6 Sutan dute bihotza, labea bezala,beren azpikeriez.Gau guztian errauspean dagohaien haserrea;goizean, ordea,sugarra bezala pizten da.
7 Labea bezala daude denak sutan,eta beren agintariakirensten dituzte.Haien errege guztiakerortzen ari dira;horietan bat bera ere ez, ordea,niri dei egiteko.
8 «Efraim beste herriekin nahasten da,ondo erre gabeko taloa dirudi.
9 Atzerritarrak indarrak jatenari zaizkio, eta ez da konturatzen.Zahartzen ari da,eta ez da ohartzen.
10 Bere harrokeriak salatzen du Israel.Hala ere, ez diraberen Jainko Jaunarenganaitzultzen,ez dabiltza haren bila.
11 Efraim uso ttunttun burugabea da:Egiptori degiote laguntzeko dei,Asiriara jotzen dute.
12 Bidean doazela,sarea botako diet,txoriak bezala eraitsiko ditut,haien zalaparta entzun ordukoharrapatuko ditut.