8 «Efraim beste herriekin nahasten da,ondo erre gabeko taloa dirudi.
9 Atzerritarrak indarrak jatenari zaizkio, eta ez da konturatzen.Zahartzen ari da,eta ez da ohartzen.
10 Bere harrokeriak salatzen du Israel.Hala ere, ez diraberen Jainko Jaunarenganaitzultzen,ez dabiltza haren bila.
11 Efraim uso ttunttun burugabea da:Egiptori degiote laguntzeko dei,Asiriara jotzen dute.
12 Bidean doazela,sarea botako diet,txoriak bezala eraitsiko ditut,haien zalaparta entzun ordukoharrapatuko ditut.
13 Haien zoritxarra,niregandik ihesi baitabiltza!Haien hondamendia,nire aurka jarri baitira!Salbatuko nituzke,baina faltsukeria besterikez dute nirekiko.
14 Ez didate bihotzez oihu egiten,etzanik aieneka ari direnean,gari eta ardo eske beren buruakurratzen dituztenean.Niregandik alde egin dute.