Amos 1 EAB

Sarrera: Amos profeta

1 Hona hemen Tekoa hiriko Amos artzainaren hitzak, Jaunak Israeli buruz agertu zizkionak, lurrikara baino bi urte lehenago, Judako errege Uzias zela, eta Israelgoa, berriz, Joaxen seme Jeroboam.

2 Hau zioen Amosek:Orro dagi Jaunak Siondik,deiadar Jerusalemdik;larreak galduak dira,Karmel gaina lehortua.

INGURUKO NAZIOEN ETA JUDA ETA ISRAELEN AURKA MEZUAK (1,3—2,16)

Siria

3 Honela dio Jaunak:«Damasko herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Galaad erabat txikitu baitute,burdin arez bezala;

4 horregatik, su emango diotHazael errege-etxeari,eta suak irentsiko dituBen-Hadaden jauregiak.

5 Zatitu egingo ditutDamaskoko hiri-morroiloak,kendu Bikeat-Abendikburuzagia,kendu Bet-Edendikaginte-makila duena,eta Siriako herria Kir-eraerbesteratua izango da».Jaunak esan du.

FilisteaFilistea: Mediterraneo hegian, Palestinako hego-mendebaldean kokatua; 6-8 tx.etan, bertako hiri nagusietako lau aipatzen dira.

6 Honela dio Jaunak:«Gaza herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Herri osoak erbesteratu baititu,edomdarren esku uzteko;

7 horregatik, su emango dietGazako harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu.

8 Axdod hiritikkendu egingo dut buruzagia,Axkelondik aginte-makila duena;Ekron hiriaren aurkajasoko dut eskua,eta gainerako filistear apurrakgaldu egingo dira».Jainko Jaunak esan du.

Tiro

9 Honela dio Jaunak:«Tiro herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Jendetzak eman baitizkie gatibuedomdarrei,anaiarteko itun-hitzari eutsi gabe;

10 horregatik, su emango dietTiroko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu».

Edom

11 Honela dio Jaunak:«Edom herriakgaiztakeriarik asko egin du,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo dut!Ezpataz aurrean erabili baititubere anaia israeldarrak,errukia itoz;gogor eutsi dio suminari,eten gabe gorrotoari;

12 horregatik, su emango diotTeman hiriari,eta Botzra hiriko jauregiakirentsi egingo ditu».

AmonAmon: Jordanez ekialdera zegoen erresuma txikia; hiriburua Raba zuen (14. tx.), gaurko Amman, Jordaniako hiriburua.

13 Honela dio Jaunak:«Amondarrekgaiztakeriarik asko egin dute,zein baino zein handiago.Eta beraz, zigortu egingo ditut!Galaadeko emakume haurduneisabela urratu baitzieten,beren lurraldeazabaldu ahal izateko;

14 horregatik, su emango dietRaba hiriko harresiei,eta bertako jauregiakirentsi egingo ditu;borrokaldikoan,guda-garrasiak izango diraeta ekaitz-egunean bezalakozalaparta.

15 Haien erregeakerbestera joan beharko dubere buruzagi eta guzti».Jaunak esan du.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9