Amos 3 EAB

ISRAELEN AURKA MEZUAK (3,1—6,14)

1 Entzun, Israelgo seme-alabok. Hona Jaunak zuen aurka, Egiptotik igoarazi zuen familia horren guztiaren aurka, adierazten duen mezua:

2 «Zuek bakarrikhautatu zaituztetlurreko familia guztien artetik;horregatik, bada,zuen bekatu guztienkontua eskatuko dizuet».

Profetagintza

3 Bi gizon elkarrekinjoango ote dira,lehenik ados jarri ez badira?

4 Lehoiak oihaneanorrorik egiten ote du,harrapakinik ez badu?Lehoikumeak gordelekutikmarruma egiten ote du,ezer harrapatu ez badu?

5 Txoririk erortzen ote dalurrean jarritako sarean,zer janik ez badu?Sarea lurretik goratenkatzen ote da,ezer harrapatu ez badu?

6 Jo al daiteke hirian adarra,jendea asaldatu gabe?Gerta al daiteke hirian zorigaitza,Jaunak eragin gabe?

7 Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,bere zerbitzari profeteibere asmoa azaldu gabe.

8 Lehoiak orro dagi,nor ez beldurtu?Jaunak hitz dagi,nork ez haren mezua zabaldu?

Jaunak Samaria zigortuko

9 AldarrikatuAxdodeko jauregietan bizi direnei,Egiptoko jauregietakoei:«Bil zaitezteSamaria inguruko mendietan,eta ikusi hango nahaskeria ugariak,zapalkuntza handiak».

10 Honela dio Jainko Jaunak:«Ez dute zuzentasunaren senik.Beren jauregiakindarkeriaz lapurtutako ondasunezbetetzen dituzte.

11 Horregatik, bada,etsaiak inguratuko du lurraldea,zure babeslekuak lurreratuko ditu,eta zure jauregiak hustuko».

12 Honela dio Jaunak:«Artzainak lehoiaren ahotikbi hanka edo belarri-zati batbesterik askatzen ez duen bezala,Israelgo seme-alaben artetik ere,Samarian ohe dotoreetan etzaniklasai bizi direnen artetik,banaka batzuk besterikez dira salbatuko».

13 Honela dioJainko Jaun ahalguztidunak:«Entzun eta izan lekukoJakoben ondorengoen aurka.

14 Israeli bere gaiztakerien kontuaeska diezaiodan egunean,Betelgo aldarearen kontraekingo diot:ertzak apurtuko dizkioteta lurrera botako.

15 Desegingo ditutudako etxea eta negukoa.Marfilez jantzitako etxeakdesagertuko dira,eta jauregi bikainak ezereztuko».Jaunak esan du.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9