19 Egun horretan,lehoiarengandik ihesi ibili etahartzarekin tupust egiten duengizonaren antzeko izango zarete,edota, etxean sartu etahorman eskua ipini orduko,sugeak zizta egitendionaren antzeko.
20 Bai, Jaunaren egunaegun beltza izango da,eta ez egun argia,argi-izpirik gabeko ilun beltza!
21 Honela dio Jaunak:«Gorroto eta higuin ditutzuen jaiak,ez ditut atseginzuen kultu-batzarrak.
22 Aldare gaineraekartzen dizkidazuenerre-opari eta labore-opariakez ditut atsegin,zekor gizenen elkartasun-oparieibizkarra ematen diet.
23 Kendu nire ondotikzuen kantuen zarata-hotsa,zuen zitara-soinurikez dut entzun nahi.
24 Datorrela, bai, zuzenbideaura bezala,datorrela justizia,beti darion erreka bezala.
25 «Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez labore-oparirik egin.