3 Honela diotso Jainko JaunakIsrael herriari:«Gerrara mila gizonbidaltzen dituen hiriariehun itzuliko zaizkio;ehun bidaltzen dituenari, hamar».
4 Honela diotso JaunakIsrael herriari:«Etorri nire bila, bizi zaitezten.
5 Baina ez ibili nire bila Betelen,ez joan Gilgalera,ez jo Beer-Xebarantz;Gilgal erbestean galduko baita,Betel ezereztu».
6 Ibili Jaunaren bila, bizi zaitezten.Bestela, Joseren ondorengoengainera oldartuko da,itzali ezineko suzirentsiko du Betel.
7 Ai! Justizia samindurabihurtzen dute,eta zuzenbideahankapean erabiltzen.
8 Jainkoa daizar-multzoak sortu dituena,iluna egunsentieta eguna gau beltzbihurtzen duena;itsas urak biltzeneta lur gainera isurtzen dituena.Jauna du izena.
9 Berak xehatzen du indartsua,berak hondatzen gotorlekuak.