9 Berak xehatzen du indartsua,berak hondatzen gotorlekuak.
10 Auzitegietan salatzen zaituztenagorrotatzen duzue,eta egia dioena gaitzesten.
11 Jende xehea larrutzen duzue,gari-zerga ordaintzera behartuz.Harlanduzko etxeak egin dituzue,baina ez zarete berorietan biziko;mahasti bikainak landatu,baina ez duzueberorien ardorik edango.
12 Ondo ezaguna dutzuen errebeldien neurrigabeaeta zuen bekatuen astuna:errugabea estutu duzue,eskupekoa jaso,auzitegian behartsueneskubidea baztertu.
13 Hori dela eta,zuhurrak nahiago du isildugaiztoaldi honetan.
14 Bilatu ongia, ez gaizkia,bizi zaitezten.Orduan bai, zuekin izango da Jauna,Jainko ahalguztiduna,berak esan bezala.
15 Gorrota ezazue gaizkia,maita ongia,egin zuzentasuna auzitegietan,ea Jainko Jaun ahalguztidunaJoseren azken ondorengoekingupidatzen den.