11 Honela dio Jainko Jaunak:«Hara, badatoz egunak:lurrera gosea bidaliko dut;ez ogi-gosea, eta ez ur-egarria,Jaunaren hitza entzutekogose-egarria baizik.
12 Noraezean ibiliko dira,itsasoz itsaso,iparraldetik eguzkialdera,Jaunaren hitzaren bila,baina ez dute aurkituko.
13 Egun hartan,neska gazte politaketa mutil bikainak ereahuleziak joko dituegarriaren egarriz.
14 Samariako sasijainkoen izeneanzin egiten dutenak,“Gora zure jainkoa, Dan!Gora Beer-Xebako ahaltsua!”esanez,erori egingo dira,berriro ez jaikitzeko».