3 Karmel mendi gainean gorde arren,han ere aurkitueta harrapatuko ditut;nire bistatik itsas putzuan barrenagaldu arren,han ere itsas sugeak zizta ditzanegingo dut;
4 beren burua etsaien esku gatibuutzi arren,han ere ezpataz hilaraziko ditut.Begi-bistan izango ditut,ez onerako, bai kalterako».
5 Jainko Jaun ahalguztidunak lurra joeta lurrak dardara,bizilagun guztiek dolu;Egiptoko Nilo ibaiaren antzeralur guztia puztu eta hustu;
6 zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,eta horren gainean eraikitzenbere jauregia;itsas urak bildueta lur gainera isurtzen ditu.Jauna du izena.
7 Honela dio Jaunak:«Israeldarrok, niretzat ez dago alderikzuen eta etiopiarren artean.Ez al nituen nik filistearrak Kretatiketa siriarrak Kir-tik atera,israeldarrak Egiptotik bezala?
8 Horra, Jainko Jaunaren begiakerresuma bekatari honenganjarriak daude:lur gainetik desagerraraziko dut;hala ere,ez ditut erabat desagerrarazikoJakoben ondorengoak.
9 Bai, alea bahean astinduohi den bezala,ale bat ere galdu gabe,halaxe astinaraziko dut Israel herria,nazio guztietan sakabanatuz.