1 Pertsiako errege Ziroren hirugarren urtean, mezu bat bidali zion Jainkoak Danieli, Beltxatzar ere deituari; mezu fidagarria zen, baina zailtasun handiak iragartzen zituena. Ikuskari batean ulertu zuen Danielek horren esanahia.
2 «Aldi hartan, ni, Daniel, atsekabeturik egon nintzen hiru astez.
3 Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.
4 Lehenengo hilaren hogeita lauan, Tigris ibai handiaren ertzean nengoen.
5 Halako batean, gizon bat ikusi nuen, lihozko soinekoz eta urre hutsezko gerrikoz jantzia.