2 Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako.
3 Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.
4 Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko”.
5 «Nik, Danielek, begiratu eta beste bi gizon ikusi nituen zutik ibaiaren alde banatan.
6 Haietako batek, ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonari esan zion: “Noiz izango da gauza harrigarri hauen azkena?”
7 Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betikotasunean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen: “Hiru urte eta erdi iraungo dute gauza hauek. Herri santuaren indar guztia erabat desegingo denean amaituko dira”.
8 «Nik, Danielek, entzun nituen hitzok, baina ez nituen ulertu. Orduan, galdetu nion: Ene jauna, zein izango da gauza hauen azkena?