13 Nabukodonosor sutan jarri zen, eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego bere aurrera ekartzeko agindu zuen. Etorri zirenean,
14 honela galdetu zien erregeak:—Egia al da, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, ez duzuela nire jainkoak zerbitzatu eta nik eraiki dudan irudia gurtu nahi?
15 Prest al zaudete orain, turuta, txirula, zitara, alboka, harpa eta beste musika-tresnen hotsa entzutean, lurreraino ahuspeztuz, nik eraikitako irudia gurtzeko? Gurtu nahi ez baduzue, berehala labeko su bizira jaurtiaraziko zaituztet. Eta orduan, zein jainkok libratuko zaituzte nire menpetik?
16 Xadrak, Mexak eta Abed-Negok erantzun zioten:—Errege jauna, ez daukagu gai horretan zertan erantzunik.
17 Zerbitzatzen dugun Jainkoak libra gaitzake labeko sutatik eta zure menpetik.
18 Eta hala ez balitz ere, jakin ezazu, errege jauna, ez ditugula zerbitzatuko zure jainkoak, ezta gurtuko ere zuk eraiki duzun urrezko irudia.
19 Hitz horiek entzutean, haserre gorritan jarri zen Nabukodonosor Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren kontra, eta labea bestetan halako zazpi berotzeko agindu zuen.