1 «Ni, Nabukodonosor, lasai eta zoriontsu bizi nintzen neure errege-jauregian.
2 Baina, gau batez, ohean nengoela, amets bat egin nuen, zeharo izutu ninduena, eta erabat beldurtu ninduten amesgaizto eta ikuskariak izan nituen.
3 Orduan, Babiloniako jakitun guztiak bilarazi nituen, ametsaren esanahia azaltzeko.
4 Etorri ziren, bada, aztiak, igarleak eta astrologoak, eta ametsa kontatu nien; baina ez ziren esanahia azaltzeko gauza izan.
5 Azkenean, Daniel aurkeztu zen. Gizon hau, nire jainkoaren ohorez Beltxatzar ere deitua, jainko santuen espirituz beterik dago. Kontatu nion ametsa, esanez:
6 Beltxatzar, aztien buru zaren hori, badakit jainko santuen espirituak gidatzen zaituela eta misterio zailik ez dagoela zuretzat. Azal iezadazu, bada, ametsaren esanahia.