31 Erregeak esan zuen: «Zazpi urteak bete zirenean, nik, Nabukodonosorrek, begiak zerurantz jaso nituen eta berriro giza adimena eman zitzaidan. Goi-goikoari eskerrak eman nizkion eta beti bizi denari gorespena eta aintza:«Haren aginteak beti iraungo du,haren erreinuakmenderen mendetan.
32 Haren aurrean ezdeus diralurrean bizi diren guztiak;nahi bezala darabiltzazeru-lurretako izakiak.Ez da inorharen ahalmenariaurka egingo dionik;ez da inoregiten duenaz ezer esango dionik.
33 «Une berean, adimena eman zitzaidan berriro, eta neure erregetzaren aintzarako, neure ohore eta ospe guztiaz jabetu nintzen. Bila etorri zitzaizkidan kontseilari eta handikiak. Errege-aulkian jarri ninduten berriro eta lehen baino ohore handiagoa izan nuen.
34 Horregatik, nik, Nabukodonosorrek, handietsi, goretsi eta ospatu egiten dut orain zeruko Erregea:«Haren egintza guztiakegiazkoak dira,haren jokabideak zuzenak!Badaki harro dabiltzanakbeheratzen!»