17 Orduan, Daniel ekarri eta lehoien zulora jaurtitzeko agindu zuen. Erregeak esan zion: «Halako iraupen handiz zerbitzatzen duzun Jainkoak bakarrik salba zaitzake!»
18 Harri bat ekarriz, lehoi-zuloaren sarreran jarri zuten, eta erregeak bere errege-zigiluz eta funtzionarioen zigiluz zigilatu zuen, Danieli buruz erabakitakoa inork alda ez zezan.
19 Gero, erregeak bere jauregira itzuli eta emakumerik gabe eta baraurik igaro zuen gaua. Ezin izan zuen gau osoan lorik egin.
20 Eguna argitu orduko, jaiki zen erregea eta lehoi-zulora joan zen lasterka batean.
21 Lehoi-zulora hurbiltzean, Danieli hots egin zion ahots saminez:—Daniel, Jainko biziaren zerbitzaria! Hain iraupen handiz zerbitzatzen duzun Jainkoak libratu al zaitu lehoiengandik?
22 Danielek erantzun zion:—Bizi zaitez luzaro, errege jauna!
23 Nire Jainkoak aingerua bidali du lehoien ahoak ixtera, eta ez didate kalterik egin. Izan ere, badaki nire Jainkoak errugabe naizela eta zure aurka, errege jauna, ez dudala hobenik egin.