24 Orduan, erregeak, pozaren pozez, Daniel zulotik ateratzeko agindu zuen. Atera zutenean, ez zuen urratu bat ere, Jainkoarengan jarri baitzuen bere uste ona.
25 Gero, Danielen salatzaileak ekartzeko agindu zuen erregeak, eta lehoi-zulora jaurti zituzten beren emazte eta seme-alabekin batera. Eta zulo barrenera heldu baino lehen, lehoiek beren atzaparretan hartu eta txiki-txiki egin zituzten.
26 Dario erregeak, orduan, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:«Bake osoa!
27 «Hauxe agintzen dizuet: Nire erreinu guztian Danielen Jainkoari begirune osoa izan diezaiotela guztiek.«Hura Jainko bizia baita,hura betiko dirauena.Haren erregetza ez da hondatuko,haren ahalmenak ez du azkenik.
28 Hura da askatzaile,hura salbatzaile;egintza harrigarriak eta mirariakegiten ditu zeru-lurretan.Hark askatu du Daniellehoien atzaparretatik».
29 Danielek, berriz, kargu handiak izan zituen Dario eta Ziro pertsiarraren erregealdietan.