1 Hona hemen Jaunak, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela, Morexet-eko Mikeasi zuzendu zion mezua, Samaria eta Jerusalemi buruz agertu ziona.
2 Entzun, herri guztiok,adi egon,lurra eta bertan bizi zaretenok!Jainko Jaunazuen aurka testigatzera dator,Jauna bera, bere tenplu santutik.
3 Horra,Jaunak bere bizitokia utzi du,jaitsi eta gailurretan barrena doa.
4 Haren oinazpianmendiak urtzen dira,argizaria suarekin bezala;haranak zartatzen dira,ura maldan beheraamiltzean bezala.
5 Eta hori guztiaJakoben ondorengoenerrebeldiagatik,Israelgo erreinuaren bekatuagatik.Nork daramatzaJakoben ondorengoak errebeldiara?Ez ote Samaria hiriburuak?Nork darama Judamuinoetako sasikultura?Ez ote Jerusalemek berak?
6 Horregatik, honela dio Jaunak:«Samaria, landako harri-pilabihurtuko dut, mahasti-lur;bertako harriakharanera amilduko ditut,eta oinarriak agirian utziko.
7 Haren idolo guztiakapurtu egingo dituzte,oparitan irabaziak sutan erre,irudi guztiak xehatu;emagaldu sakratuen irabaziezpilatu zituztenez gero,beste prostituzio batzukordaintzeko erabiliko dituzte».
8 Horregatik,negar eta erosta egingo dut,oinutsik eta biluzik joango naiz;basatxakurrak bezalauluka ariko naiz,ostrukak bezala intzirika.
9 Sendaezina benetanSamariaren zauria!Judara ereiristear dago hondamendia,nire herriko atea jotzeraino,Jerusalemeraino.
10 Ez iragarri hau Gateko jendeari,ez adierazi negarrez zaudetenik.Iraulka zaitezte hautsetanBet-Leafran.
11 Zoazte hiritik, Xafirko jendeok,biluzik eta lotsaz beterik.Tzaanango jendeaez da hiritik aterako.Dolu dagite Bet-Etzelgoek,ez baitute laguntzarik izango.
12 Maroteko jendeakzoriona espero zuen;Jaunak, ordea, zoritxarra bidali duJerusalemgo ateetaraino.
13 Jarri zeuen usteazaldi eta guda-gurdietan,Lakixen bizi zaretenok;zuek eraman zenutenJerusalem bekatura,Israelen antzeraerrebelatu baitzineten.
14 Zapuztu ezazue Morexet-Gat hiria.Akzib hiriaren laguntzaustel aterako zaie Israelgo erregeei.
15 Marexan bizi zaretenok,bidaliko dizue Jaunak berriromenderatuko zaituztena.Israelgo buruzagi ospetsuakAdulamgo haitzuloanbabestuko dira.
16 Jerusalemgo jendea,moztu ilea, soildu buruahain maite dituzunzeure seme-alabengatik;soildu ezazu kaskoa saiarena bezala,erbesteratu egingo baitituztezuregandik urruti.