Mikeas 4 EAB

Jerusalem bakearen hiriburu

1 Azken egunetan,Jaunaren etxea dagoeneko mendia,beste mendien gainezarriko du Jaunak,mendixka guztien gainetik jasoko.Eta hara joko dute herriek.

2 Nazio asko joango dira hara, esanez:«Zatozte,igo gaitezen Jaunaren mendira,Jakoben Jainkoaren etxera;bere bideak erakutsiko dizkigu,eta gu haren bidexketan ibiliko gara;Siondik irakatsiko baitu Jaunak,Jerusalemdik hitz egingo».

3 Hark herri asko epaituko ditu,nazio indartsuen auziak erabakiko,baita urrutikoenenak ere.Ezpatak golde bihurtuko dituzteeta lantzak igitai.Ez da nazioriknazioren kontra altxatuko,ez dira gehiagogudurako prestatuko.

4 Nor bere mahats-parrapeaneseriko da,bere pikondopean,inoren beldurrik gabe.Honela agindu duJaun ahalguztidunak.

5 Beste herri guztiaknor bere jainkoarenesanera dabiltza;gu, ordea, Jaunaren,geure Jainkoaren, esaneraibiliko gara menderen mendetan.

Artalde sakabanatua Sionen bilduko

6 Honela dio Jaunak:«Egun hartan,ardi herrenak bilduko ditut,nik gogor erabilieta sakabanatuak batuko.

7 Herren eta sakabanatu hauekin,bizirik geldituekin,herri indartsua egingo dut.Eta ni, Jauna,errege izango naute Sion mendian,orain eta beti.

8 Eta zuri, artzain-dorre,Sion hiriko gotorleku horri,berriro itzuliko zaizuantzinako agintea,zuri, Jerusalem hiriburu,lehen zenuen erregetza».

Jerusalemen sufrimendua eta askapena

9 Baina orain,zer duzu horrela oihu egiteko,erdiminetan dagoenabezala egoteko?Erregerik gabe zaude, ezta?Kontseilaria hil zaizu.

10 Bihurritu zaitez, bai,egin aiene, Siongo herri,emakumeak erdiminetan bezala;orain hiritik aterako baitzareteeta landan biziko.Babiloniara joango zarete,baina han salbatuko zaituzteJaunak,zeuen etsaien eskuetatik askatuko.

11 Orain, nazio asko bildu dirazure aurka; hau diote:«Profanatua izan bedi;poz bitez gure begiak,Sion horrela ikusiz».

12 Baina ez dituzteJaunaren asmoak ezagutzen,ezta ulertzen ere haren burubideak;izan ere, larrainean gari-balak bezalabildu ditu Jaunak nazioak,

13 eta Siongo herriari esaten dio:«Ea, jo alea.Burdinazko adarduneta brontzezko azkazaldunidia bezain indartsu egingo zaitut.Herri asko birrinduko dituzu,eta haiei harrapatutako ondasunakJaunarentzat,lur osoaren Jabearentzat,sagaratuko dituzu».

14 Baina orain, prestatu borrokarako,hiriko gudari-talde hori.Etsaiek setiatu gaituzte.Makilaz masailean jotzen duteIsraelgo agintaria.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7