Mikeas 7 EAB

Zuzentasunik geratzen ez

1 Ai ene!Uzta bildu ondorenhondarren bila doanari bezalagertatzen zait:ez du mahats-mordorik aurkitzen,ezta hain gogoko duengoiz-pikurik ere.

2 Ez da lurralde honetangizon leialik gelditzen,ezta gizartean gizon zuzenik ere:denak odol-egarriz daude,sarea jartzen dio batak besteari;

3 prest dituzte bi eskuakkalte egiteko:buruzagiak eta epaileakeskupekoa eskatzen dute,handikiekberen diru-gosea adierazten;eta bat datoz denaknork berea egiteko.

4 Haietan onena, asuna bezalakoa;zuzenena, sasia bezalakoa.Baina badator kontuak hartzeko eguna,zuen begirale profetakiragarritakoa;orduan,estu eta larri sentituko zarete.

5 Ez fidatu lagun hurkoaz,ezta adiskideaz ere;kontuz zer esaten diozunemazteari berari ere.

6 Izan ere, semeak aita iraintzen du,alaba amaren aurka ateratzen daeta erraina amaginarrebaren aurka.Nork bere etxekoak ditu etsai.

7 Baina nik Jaunarengan ditut begiak,salbatzen nauen Jainkoarengankonfiantza;entzungo dit, bai, Jainkoak.

Herriaren itxaropena eta otoitza

8 Ez dadila poz etsaianire zoritxarraz:erori banaiz ere, jaikiko naiz;ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.

9 Jaunaren haserreajasan beharra dut,haren aurka egin baitut bekatu;baina laster erabakiko du Jaunaknire auzia eta nire alde aterako da;argitara eramango nau,eta ikusi ahal izango dutharen salbamena.

10 Hori ikustean, nire etsaia,«Non duzu Jauna, zeure Jainkoa?»esaten zidana bera,lotsaz beteko da.Neure begiz ikusiko dut etsaiakaleko lokatza bezala zapaldua.

11 Jerusalem, badator zure harresiakberreraikitzeko eguna,zure mugak zabaltzeko eguna.

12 Egun hartan,itsasoz itsaso eta mendiz mendietorriko zaizkizuzeure seme-alaba sakabanatuak,Asiriatik Egiptoraeta Nilotik Eufrates bitartekoak.

13 Beste lurraldeak, berriz,hondamendi bihurtuko dira,bertako bizilagunen erruz,beraien egiteen ordainetan.

14 Larra ezazu, Jauna, artzain-makilazzeure herria, zeurea duzun artaldea;bakarrik eta sastraka arteanbizi baita,inguruan lur emankorrakdituen arren.Larra bedi Baxan eta Galaadekolur marduletan, antzina bezala.

15 Ikusarazi berari mirariak,Egiptotik atera zenuenegunetan bezala.

16 Ikusiko dituzte herrieketa lotsatu egingo diraberen indarraz;hitzik gabe eta sorgorgeldituko dira.

17 Hautsa miazkatuko dute,sugeek eta narrastiek bezala.Dardaraz aterako diragordelekuetatik,ikaraz joko dute Jaunarengana,gure Jainkoarengana,eta begirune izango diote.

18 Zein zu bezalako Jainkorik,zeurea duzun herrianbizirik gelditueigaiztakeria barkatu,haien errebeldiari ezikusiaegiten diozun hori bezalakorik?Zure haserreak ez du beti irauten,onginahia baituzu atsegin.

19 Berriro ere errukituko zara gutaz,lurperatuko dituzugure gaiztakeriak,eta itsas hondora botakogure bekatu guztiak.

20 Horrela, zeure maitasun leialaagertuko diezuJakob eta Abraham gure gurasoei,aspaldiko egunetanhitzeman zenien bezala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7