4 Egun hartan,bertsoak aterako dizkizuete,eta eresi hau kantatuko:«Zeharo larruturik gaude!Jaunaren herriaren ondareaarrotzen eskuetara joan da;nolatan kendu diote gero?Sinesgabeen arteanbanatzen dituzte gure soroak».
5 Jaunaren batzarrean herri-ondareaberriro banatzerakoan,ez du zuetariko inorkparterik izanen.
6 Jendeak esaten dit:«Utzi hitzaldi txoro horiek,ez horrelako hitzaldirik;zoritxarrak ez gaitu joko.
7 Madarikatua ote Israel herria?Bukatu ote da, bada,Jaunaren eroapena?Hori ote haren jokaera?Ez al dio onginahiz hitz egitenzuzen dabilenari?»
8 Baina Jaunak honela dio:«Lehen nire herriaetsaiaren aurka jaiki ohi zen;orain, soingainekoa kentzen diezue,gerratik itzultzean,lasai igarotzen direnei.
9 Zapuztu egiten dituzuenire herriko emakumeak,eta botahain maite dituzten etxeetatik.Hauen haurreibetiko kentzen diezueeman diedan ohorea.
10 Alde, zoazte toki honetatik,ez baituzue hemenatsedenik izango!Kutsatu egin duzuenez,izugarrizko hondamendiak joko du.