11 Jerusalem, badator zure harresiakberreraikitzeko eguna,zure mugak zabaltzeko eguna.
12 Egun hartan,itsasoz itsaso eta mendiz mendietorriko zaizkizuzeure seme-alaba sakabanatuak,Asiriatik Egiptoraeta Nilotik Eufrates bitartekoak.
13 Beste lurraldeak, berriz,hondamendi bihurtuko dira,bertako bizilagunen erruz,beraien egiteen ordainetan.
14 Larra ezazu, Jauna, artzain-makilazzeure herria, zeurea duzun artaldea;bakarrik eta sastraka arteanbizi baita,inguruan lur emankorrakdituen arren.Larra bedi Baxan eta Galaadekolur marduletan, antzina bezala.
15 Ikusarazi berari mirariak,Egiptotik atera zenuenegunetan bezala.
16 Ikusiko dituzte herrieketa lotsatu egingo diraberen indarraz;hitzik gabe eta sorgorgeldituko dira.
17 Hautsa miazkatuko dute,sugeek eta narrastiek bezala.Dardaraz aterako diragordelekuetatik,ikaraz joko dute Jaunarengana,gure Jainkoarengana,eta begirune izango diote.