1 Eclesiastesaren hitzac, Jerusalemeco erregue Dabiden semearenac.
2 Hutsalqueriaren hutsalqueria, dio Eclesiastesac: hutsalqueriaren hutsalqueria, eta oro hutsalqueria.
3 Guiçonac cer du guehiago bere lanetic, iguzquiaren azpian daraman neketic?
4 Guiçaldi bat badoha, guiçaldi bat heldu da; bainan lurra hala-hala dago bethi.
5 Iguzquia jaiquitzen eta etzaten da, eta bere lekura itzulcen; eta han berriz jaiquiric,
6 Ingurua eguiten du egüerdia gaindi, eta ipharrera itzulcen da. Haicea badoha oro itzulica iraganez, eta bere inguruequin bihurcen da.