Eclesiastesa 12 BHNT

1 Çure creatzaileaz orhoit çaite çure gaztaroco egunetan, atsecabearen ordua ethorri baino lehen eta hurbil ditecen aitzinean urtheac ceinetaz erranen baituçu: Ez dira ene gogaraco;

2 Goibel ditecen baino lehen iguzquia eta arguia, ilharguia eta içarrac, eta hedoiac itzul ditecen uriaren ondotic;

3 Laztuco direnean etchearen çainac, eta kordocatuco guiçonic hazcarrenac; ehaileac alfer eta gutituac içanen direnean, eta cirrituetaric ikusten dutenac lambrotuco direnean;

4 Carrican atheac hersico dituztenean, ehailearen minçoaren ahiduran; hegastinaren carrancara jaiquico direnean; cantuaren alabac gortuco direnean guciac;

5 Leku gorac ere lotsagarri içanen direnean, eta icialdurac bidean jaucico direnean; amanda-hondoa loratuco da, xartala guicenduco, eta caprac ezdeustuco direnean; ceren guiçona baitoha bere bethico etchera, eta carrican ingurua eguinen baitute deithoratzaileec;

6 Cilhar-haria trenca, eta urhezco hedea guibelerat bil dadien baino lehen; pegarra ithurriaren gainean hautsi, eta pirrita urteguiaren gainean xehacatu aitzinean;

7 Herrautsa bihur dadien baino lehen lurrera, ceintaric atheratua baitzen; eta izpiritua itzul dadien baino lehen Jaincoa gana, ceinac eman baitzuen.

8 Hutsalquerien hutsalqueria, dio Eclesiastesac, eta oro hutsalqueria.

9 Eta nola Eclesiastesa guciz baitzen çuhurra, irakatsi çuen populua, eta erran cituen eguin cituenac, eta ikartuz xuxendu cituen parabola hainitz.

10 Bildu cituen cerbaitetaco hitzac, eta iscribatu cituen solas guciz çuhurrac eta eguiaz betheac.

11 Akuloac iduri, eta itze barna sarthuac beçala dira çuhurren hitzac, arçain bakarrac nausten conseiluz emanac.

12 Hequiez berceric ez bilha, ene semea. Asco liburu eguinez, akabatzeric ez daite; eta gogoa ardura alhatzea, haraguiaren erkitzea da.

13 Batean ençun deçagun guciec solasaren ondarra: Içan çaiteci Jaincoaren beldur, eta beguira çatzu haren manamenduac; ecen hortan da guiçona oso.

14 Eta Jaincoac juiamendutara erakarrico ditu eguiten direnac oro nolanahico hutsaren ariaz, hori içan dadien edo onezco edo gaixtozcoa.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12