Eclesiastesa 3 BHNT

1 Gauça guciec beren muga badute, eta ceruaren azpian oro beren ephetan iragaiten dira.

2 Muga bada sorceco, muga hilceco; Muga landatzeco, eta muga landatuaren atheratzeco.

3 Bada muga hilarazteco, eta muga sendarazteco;       Muga urratzeco, eta muga alchatzeco;

4 Muga nigarraren, eta muga irriaren;       Muga deithoratzeco, eta muga jauzcatzeco;

5 Muga harri arthiquitzeco, eta muga bilceco;       Muga besarcatzeco, eta muga besarcaldietaric urrun eguiteco;

6 Muga irabazteco, eta muga galceco;       Muga çainceco, eta muga uzteco;

7 Muga hausteco, eta muga osatzeco; Muga ixilceco, eta muga minçatzeco;

8 Muga maithatzeco, eta muga higüinceco;       Muga guerlaraco, eta muga baqueraco.

9 Bere lanetic guiçonac cer du guehiago?

10 Ikusi dut Jaunac guiçasemeei eman daroeten nekea, hartan berma ditecençat.

11 Gauça guciac onac eguin ditu beren orduco, eta mundua guiçonen eztabadei eman daroete, guiçonac ez deçan ardiets Jaincoac hastetic azquenerainocotzat eguin duen lana.

12 Eta eçagutu dut ez dela deusere hoberic boztea baino eta bere bician ongui eguitea;

13 Ecen guciec, jaten, edaten eta beren lanetic ona ikusten dutenec, Jaincoaren dohainez dute hori.

14 Ikas dut Jaunac eguin dituen lan guciec iraunen dutela bethi: ecin deçaquegu deusere ez berha, ez guti, Jaunac bere beldurraren emateco eguin dituen gaucei.

15 Eguina içan denac badirau; ethorcecoac direnac, jadanic içatuac dira, eta Jaincoac berritzen du iragan dena.

16 iguzquiaren azpian ikusi ditut tzarqueria juiamenduaren orde, eta bidegabequeria çucembidearen orde.

17 Eta erran içan dut ene bihotzean: Jaincoac juiatuco ditu prestua eta gaixtaguina, eta hura içanen da gauça gucien ordua.

18 Guiçasemeez erran dut ene bihotzean: Jaincoac frogatzen dituela, eta erakusten duela abereen pare direla.

19 Hargatic guiçona eta acienda bardin hilcen dira, eta bardina da bataren eta bercearen içatea; nola hilcen baita guiçona, hala-hala hilcen da aberea; oroc bardin hatsa harcen dute, eta guiçonac deusere ez du aciendac baino guehiago: oro hutsalqueriaren azpico dira.

20 Eta oro leku berera dihoaci: oro lurretic eguinac dira, eta orobat lurrera bihurcen dira.

21 Norc daqui hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den?

22 Eta kausitu dut deusere ez dela guiçonarençat hoberic bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria çaioen çathia. Alabainan norc helaracico du eçagutzera haren ondotic guerthatzecoac direnac?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12