Eclesiastesa 7 BHNT

1 Cer premia da guiçonarençat bere baino goragoco gauçac bilha detzan, ez daquienean cer duen on bere bician, bere arrozgoaco egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den demboran? Edo norc eçagutaraz dioçoque, haren ondotic cer guerthatuco den iguzquiaren azpian?

2 Hobe da omen ona gançugailu baliosac baino, eta hilceco eguna sorceco eguna baino.

3 Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz.

4 Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz.

5 Çuhurren bihotza ilhundura den toquian da, eta çoroena bozcalencia den lekuan.

6 Hobe da çuhurraz içatea cridançatua, ecenetz çoroen balacuz enganatua;

7 Ceren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolaco, çoroaren irria halaco: bainan hori ere hutsalqueria.

8 Calomniac nahasten du çuhurra eta ilhauncen haren bihotzeco indarra.

9 Solasaren akaboa hobea da hastea baino; guiçon jasancorra hobea da oçarra baino.

10 Ez içan jauzcor, ceren hasarrea çoroaren golkoan baitago.

11 Ez erran: Çure ustez, cergatic ciren lehengo demborac hobeac oraicoac diren baino? çoroa da ecen horrelaco galdea.

12 Çuhurcia aberastasunequin baliosago da eta iguzquia ikusten dutenei probetchagarriago;

13 Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei.

14 Beguia emoçute Jaincoaren eguincei; ikusaçu nihorc ez deçaqueela cridança harec arbuiatu duena.

15 Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic.

16 Hau ere ikusi içan dut ene hutsalqueriaco egunetan: prestua galcen da bere prestutasunean, eta gaixtaguina lucez bicitzen bere gaixtaquerian.

17 Ez içan prestuegui, ez-eta premia den baino çuhurrago, gaiçoqueriara eror çaitecen beldurrez.

18 Ez erabil tzarqueria hainitz, eta berautzu çoro içatetic, beldurrez-eta hil çaitecen çurea ez den orduan.

19 Ongui da prestuari hel çaquizquion; bainan bercearen ganic ere ez guibela çure escua; ceren Jaincoaren beldur denac deus ez baitu arthagabe uzten.

20 Çuhurciac çuhurra hazcarragotzen du hirico hamar aitzindari baino;

21 Lurrean alabainan ez da guiçon presturic, ceinac onguia eguiten baitu eta bekaturic ez baitu eguiten.

22 Bainan çuc ere ez iratchic çure bihotza erasten diren elhe guciei, beldurrez-eta ençun deçaçun çure sehia çutaz gaizqui minçatzen;

23 Badaqui alabainan çure barneac ceroni maiz gaizqui minçatu çarela berceez.

24 Çuhurciaren bilceco ez da nic erabili ez dudanic. Erran içan dut: Çuhurtuco naiz; eta harec ene ganic urrun eguin du

25 Lehen cen baino hainitz guehiago; eta haie barnatasun handian datza! Norc atzeman hura?

26 Gogoaz iragan ditut oro, jaquiteco, beguiztatzeco, eta çuhurciaren eta ariaren bilhatzeco, eta eçagutzeco çoroaren tzarqueria eta umogabeen errebelamenduac.

27 Eta kausitu dut emaztequia heriotzea baino uherragoa dela, ihiztarien artea dela, haren bihotza sare bat, haren escuac gathe batzu. Jaincoaren gogaraco denac, emaztequiari ihes eguinen dio; aldiz, bekatore dena, hartaz içanen da atzemana.

28 Horra cer aurkitu dudan, dio Eclesiastesac, gauça bat berceari hurbildu dudanean, aria bat nahiz atzeman,

29 Ene arimac oraino bilhatzen duena, eta ez dut kausitu. Mila guiçonetan, bat atzeman dut; eta emaztequi bat ez dut kausitu orotan.

30 Bakarric hau dut aurkitu, çucena eguin duela Jaincoac guiçona, eta guiçonac bere burua nihonereco iharducarietan coropilatzen duela. Nor da halaco, non çuhur baita? eta norc eçagutu du solasaren garbitasuna?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12