10 Deus ez da berriric iguzquiaren azpian, eta nihor ez da gai errateco: Huna hau berria da: ecen jadanic içatu da gu baino lehenagoco mendeetan.
11 Ez da lehembicico gaucen orhoitzapenic, eta guerorat guerthatzecoac direnez ere ez dira orhoituco azquenqui içatecoac diren guiçonac.
12 Ni, Eclesiastesa, Israelgo erregue içatu naiz Jerusalemen;
13 Eta ene buruan eçarri dut bilhatzea eta ikarcea çuhurqui, iguzquiaren azpian guerthatzen diren guciac. Jaincoac lan gaitz hori eman diote guiçonen semeei, hortan hari ditecençat.
14 Ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten direnac oro, eta huna hutsalqueria eta gogoco behardura direla guciac.
15 Çabartuac nequez dira nehorcen, eta çoroen ostea nihonerecoa da.
16 Minçatu naiz ene bihotzean, nioelaric: Huna non handi bilhacatua naicen, eta çuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen içatu diren guciac; eta ene gogoac çuhurqui beguietsi ditu hainitz gauça, eta arguitu naiz.