15 Çabartuac nequez dira nehorcen, eta çoroen ostea nihonerecoa da.
16 Minçatu naiz ene bihotzean, nioelaric: Huna non handi bilhacatua naicen, eta çuhurtasunean aitzindu ditut, ni baino lehen Jerusalemen içatu diren guciac; eta ene gogoac çuhurqui beguietsi ditu hainitz gauça, eta arguitu naiz.
17 Umotasuna eta jaquitatea, errebelamenduac eta çoroqueria cer diren ikastera eman içan dut ene bihotza; eta eçagutu dut horietan ere bacela lan eta gogoco behardura;
18 Ceren çuhurtasun handian baitago gaitzidura handia, eta bere jaquitatea berhatzen duenac berhatzen baitu behardura ere.