5 Iguzquia jaiquitzen eta etzaten da, eta bere lekura itzulcen; eta han berriz jaiquiric,
6 Ingurua eguiten du egüerdia gaindi, eta ipharrera itzulcen da. Haicea badoha oro itzulica iraganez, eta bere inguruequin bihurcen da.
7 Hibai guciac itsasora sarcen dira, eta itsasoac ez du gaindi eguiten: hibaiac ilki diren toquira bihurcen dira, berriz ere turrustaca goateco.
8 Gauça guciac gaitzac dira: guiçonac hitzez ecin eman deçaque hequien xehetasuna. Beguia ikusteaz ez da asetzen, ez-eta beharria aditzeaz bethetzen.
9 Cer da içan denic? içatecoa den hura bera. Cer da eguin denic? eguitecoa den hura bera.
10 Deus ez da berriric iguzquiaren azpian, eta nihor ez da gai errateco: Huna hau berria da: ecen jadanic içatu da gu baino lehenagoco mendeetan.
11 Ez da lehembicico gaucen orhoitzapenic, eta guerorat guerthatzecoac direnez ere ez dira orhoituco azquenqui içatecoac diren guiçonac.