7 Hibai guciac itsasora sarcen dira, eta itsasoac ez du gaindi eguiten: hibaiac ilki diren toquira bihurcen dira, berriz ere turrustaca goateco.
8 Gauça guciac gaitzac dira: guiçonac hitzez ecin eman deçaque hequien xehetasuna. Beguia ikusteaz ez da asetzen, ez-eta beharria aditzeaz bethetzen.
9 Cer da içan denic? içatecoa den hura bera. Cer da eguin denic? eguitecoa den hura bera.
10 Deus ez da berriric iguzquiaren azpian, eta nihor ez da gai errateco: Huna hau berria da: ecen jadanic içatu da gu baino lehenagoco mendeetan.
11 Ez da lehembicico gaucen orhoitzapenic, eta guerorat guerthatzecoac direnez ere ez dira orhoituco azquenqui içatecoac diren guiçonac.
12 Ni, Eclesiastesa, Israelgo erregue içatu naiz Jerusalemen;
13 Eta ene buruan eçarri dut bilhatzea eta ikarcea çuhurqui, iguzquiaren azpian guerthatzen diren guciac. Jaincoac lan gaitz hori eman diote guiçonen semeei, hortan hari ditecençat.