1 Uliec hilcean gançugailuari galarazten diote bere goçotasuna; çoroqueria aphurrac eta iraupengabeac garaitzen ditu çuhurcia eta ospea.
2 Çuhurraren bihotza haren escu escuinean da, eta çoroaren bihotza hunen escu ezquerrean.
3 Eta oraino çoroac, bere bidean dihoanean, nola adimendugabea baita, guciac çoro daduzca.
4 Ahala duenaren izpiritua igaiten baçaitzu gainera, ez utz çure toquia, ceren sendagailuac baratuco baititu bekaturic handienac.
5 Gaizqui bat bada, iguzquiaren azpian ikusi dudana buruçaguiaren ganic atheratzen errebelamendu baten bidez beçala:
6 Çoroa cargu handira goratua, eta aberatsac behereco aldean jarriac.
7 Ikusi ditut gathibuac çaldiz, eta aitzindariac lurrean oinez gathibuac beçala.