15 Beren lanac xahutuco ditu çoroac, ceinec ez baitaquite hirira goaten.
16 Çorigaitz hiri, lurra, ceinaren erreguea haur baita, eta ceinetaco buruçaguiac goicetic hari baitira jaten
17 Dohatsu lurra, ceinaren erreguea deithatua baita, eta ceinetaco buruçaguiec tenorean jaten baitute, barnearen hazteco eta ez çalequeriaz!
18 Alferqueriac erorraracico du etchegaineco çureria eta escuen naguitasunac betheco du etchea citaitzez.
19 Guiçonac eguiten dituzte oguia eta arnoa irriz egoteco, beren bicia asetan iragan deçatençat; eta gauça guciac diruaren manuco dira.
20 Çure gogoan ez erran erreguerençat gaizquiric, eta çure guela çokoan ez madarica aberatsa, ceren ceruco xoriec berec eramanen baitituzte çure hitzac, eta hegalac dituenac barraituco baitu çuc errana.