9 Harriac larrutuco du harriquetan hari dena, eta egur arrailcen hari denac hequietan min hartuco du.
10 Burdina kamustua balin bada, eta hura ez lehen beçala, bainan guehiago kamusten bada, neke handirequin çorroztuco da; eta çuhurcia bermatzeari jarraiquitzen çaio.
11 Sugueac ixilic asiquitzen badu, harec baino deusere ez du gutiago gordeca belzten hari denac.
12 Çuhurraren ahoco solasac esquer ederrecoac dira, eta çoroa bere ezpainec erorraracico dute.
13 Haren elheen hastapena çoroqueria bat da; eta haren ahotic ilkitzen den azquena, errebelamenduric tzarrena.
14 Çoroac metaca ditu eiheac. Guiçonac ez daqui cer içan den haren aitzinean; eta norc erakuts dioçoque cer içanen den haren ondotic?
15 Beren lanac xahutuco ditu çoroac, ceinec ez baitaquite hirira goaten.