1 Arthicaçu çure oguia iragaiten diren uren gainera, ceren asco demboren buruan atzemanen baituçu.
2 Ematzu çazpi çathi eta çorci ere, ceren ez baitaquiçu cer gaitz guerthatu behar den lurrean.
3 Hedoiac betheac badira, uria ixurico dute lurraren gainera; çuhaitza erorcen bada hegoara edo ipharrera, edocein toquitara eror dadien, han egonen da.
4 Haiceari beguira dagoenac ez du eraiten, eta hedoiei beguira dagoenac ez du behinere uztaric bilduco.
5 Hala-nola ez baituçu eçagutzen biciaren bidea ez-eta nola heçurrac elkarri iratchiquitzen diren emaztequi içorraren sabelean; hala-hala ez daquizquitzu Jaincoaren obrac, hura baita gauça gucien eguilea.
6 Goicetic erain çaçu hacia, eta arratsean ez bedi çure escua gueldi, ceren ez baitaquiçu cein, hura ala hau sorthuco den lehenic; eta baldin biac bardin eguiten badira, hobe içanen da.