6 Goicetic erain çaçu hacia, eta arratsean ez bedi çure escua gueldi, ceren ez baitaquiçu cein, hura ala hau sorthuco den lehenic; eta baldin biac bardin eguiten badira, hobe içanen da.
7 Beguiei arguia goço eta iguzquiaren ikustea laket çaiote.
8 Guiçona asco urthez bici içatu bada, eta hequietan orotan bozcariotan içan bada, orhoitu behar da ilhumbeetaco demboraz, eta egunqueta handi hartaz; ceinac, behin ethorri direnean, iraganari frogatuco baitiote bere hutsalqueria.
9 Guiçon-gaztea, beraz boz çaite çure gaztetasunean, bozcariotan içan bedi çure bihotza çure gaztaroco egunetan; ibil çaite çure bihotzaren bideetan eta çure beguien arguitara; eta jaquiçu Jaincoac horietaz orotaz juiamendutara galdatuco çaituela.
10 Iraiçatzu hasarrea çure bihotzetic eta gaixtaqueria çure haraguitic; ecen gaztetasuna eta atseguina bardin hutsalac dira.