1 Ene bihotzean erran içan dut: Goanen naiz, atseguinetan ibilico naiz igueri, ontasunen gogoac hartuco ditut; eta ikusi dut hori ere gauça huts bat cela.
2 Eçagutu dut irria enganio bat dela, eta bozcarioari erran diot: Certan habila enganio alfer ematen?
3 Ene bihotzean gogo hartu dut behar naicela arnotic beguiratu, ene arima ekarceco çuhurciara, eta çoroqueriari ihes eguiteco, ikusi arteo cer den on guiçasemearençat, cer eguin behar duen iguzquiaren azpian haren bicitzeco egunec dirauteno.
4 Lan handiac erabili ditut; alchatu ditut etcheac eta landatu mahastiac.