11 Eta itzuli naicenean ene escuec eguinicaco obra gucien alderat, eta icerdi alferrac atheratu darozquidaten lanen alderat, orotan ikusi ditut hutsalqueria eta gogoco behardura, eta deusec ere ez dirauela iguzquiaren azpian.
12 Iragan naiz çuhurciaren, errebelamenduen eta çoroqueriaren beguiestera. Cer da, nioen, guiçona, jarraic ahal dadiençat erregue bere eguileari?
13 Eta ikusi dut çuhurcia hambat aitzincen dela çoroqueriari, cembat arguia urruncen baita ilhumbeetaric.
14 Çuhurrac beguiac ditu buruan, çoroa ilhumbeca dabila, eta eçagutu dut heriotze bat dela biençat.
15 Eta ene bihotzean erran dut: Baldin heriotze bera bada enetzat eta çoroarençat, cer baliatzen çait çuhurciari eman diodan lan handiagoa? Eta ene buruarequin iharduqui ondoan, ohartu naiz hori ere hutsilqueria bat dela.
16 Ez da ecen bethico orhoitzapenic çuhurrarençat, çoroarençat baino guehiago, eta ethorquiçunac oro bardin ahanzpenaz estalico ditu; guiçon jaquina hilcen da hala-nola ezjaquina.
17 Eta horren gatic unhatu naiz ene biciaz, ikustenez gaitzic baicic ez dela iguzquiaren azpian, eta oro hutsalqueria eta gogoco atsecabe direla.