3 Ene bihotzean gogo hartu dut behar naicela arnotic beguiratu, ene arima ekarceco çuhurciara, eta çoroqueriari ihes eguiteco, ikusi arteo cer den on guiçasemearençat, cer eguin behar duen iguzquiaren azpian haren bicitzeco egunec dirauteno.
4 Lan handiac erabili ditut; alchatu ditut etcheac eta landatu mahastiac.
5 Baratzeac eta sagardiac eguin ditut, eta han çuhamu orotaric eçarri içan dut.
6 Urençat ezteinuac eguin ditut, çuhaitz gazteetaco oihanaren urztatzeco.
7 Içatu dut muthil, nescato eta sehi hainitz, abereac ere eta ardi-arthalde handiac, ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciec baino guehiago.
8 Metatu ditut urhea eta cilharra, erregueen eta lekuetaco içateac, enetzat bereci ditut guiçon eta emaztequi cantariac, eta guiçasemeen atseguingarri direnac oro, xatac eta unciac arnoaren husteco.
9 Eta aberastasunez gainditu ditut ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciac; çuhurciac ere enequin iraun du.