4 Lan handiac erabili ditut; alchatu ditut etcheac eta landatu mahastiac.
5 Baratzeac eta sagardiac eguin ditut, eta han çuhamu orotaric eçarri içan dut.
6 Urençat ezteinuac eguin ditut, çuhaitz gazteetaco oihanaren urztatzeco.
7 Içatu dut muthil, nescato eta sehi hainitz, abereac ere eta ardi-arthalde handiac, ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciec baino guehiago.
8 Metatu ditut urhea eta cilharra, erregueen eta lekuetaco içateac, enetzat bereci ditut guiçon eta emaztequi cantariac, eta guiçasemeen atseguingarri direnac oro, xatac eta unciac arnoaren husteco.
9 Eta aberastasunez gainditu ditut ene aitzinean Jerusalemen içan diren guciac; çuhurciac ere enequin iraun du.
10 Eta ene beguiac tirriatu diren gucietaric ez diotet deusere guphidetsi; eta ene bihotzari ez diot debecatu goçatzea edocein atseguin, eta goço harcea aphaindu nituen gaucetan, eta uste içan dut emana citzaitala ene lanez horreletan goçatzea.