1 Berce batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikusi ditut iguzquiaren azpian eguiten diren çaphatzeac, eta hobengabeen nigarrac, eta nihor ez dela goçacari emateco; eta nihondic lagunçaric gabe, ecin iharduc dioçoquetela gaixtaguinen muthiriqueriei.
2 Eta erran dut hilac biciac baino hobequi direla;
3 Eta ustea hartu dut batzuec eta berceec baino çori hobea duela oraino sorthu ez denac, eta iguzquiaren azpian eguiten diren gaizquiac ikusi ez dituenac.
4 Berriz eman diotet beguia guiçonen lan guciei, eta ohartu naiz anceac lagunaren bekaizgoari çabalduac daudecela; eta hortan ere hutsalqueria eta behargabeco grina.
5 Çoroac bilcen ditu escuac eta jaten bere haraguiac, dioelaric:
6 Ahurtara bat hobe da descansurequin, ecenetz bi escuen bethea neke eta gogoco behardurarequin.
7 Beguiratuz, berce hutsalqueria bat ere aurkitu dut iguzquiaren azpian: