14 Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena.
15 Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita.
16 Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura.
17 Çure oina çain çaçu Jaunaren etchean sarcean, eta ençutera hurbil çaite; ecic hainitzez hobe da ethorcortasuna, gaizqui eguiten dutena eçagutzen ez duten çoroen bitimac baino.