9 Hobe da beraz, pacant baino, bia elkarrequin içatea; ecic probetchu atheratzen dute beren pharçunergotic.
10 Batec erorcera eguin badu, berceac soincaturen du. Çorigaitz bakarrari! Ecen erori ditaqueenean, nihor ez du alchatuco duenic.
11 Eta bia balin badira lotan, elkar berotuco dute; nola berotuco da bakarra?
12 Eta baldin hequietaric bati nausitzen baçaio norbait, biec huni buru eguinen daroete; nekez trencatzen da hirur phirutaco soka.
13 Haur behar eta çuhur bat hobe da erregue çahar eta çoro bat baino, ceinac ez baitaqui aitzinetic gueroan ikusten.
14 Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena.
15 Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita.