1 Ez minça nola-nahica, eta çure bihotza Jaincoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster içan; ecen Jaincoa ceruan da, eta çu lurrean; horren gatic eguiçu solas guti.
2 Hainitz grinari jarraiquitzen dira ametsac, eta solas hainitzetan aurkitzen da çoroqueria.
3 Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu.
4 Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea.