10 Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic?
11 Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten.
12 Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;
13 Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.
14 Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin.
15 Gaitz guciz urricalcecoa! Nola ethorri, hala itzulico da. Cer baliatuco da beraz haicearençat nekaturic?
16 Bere bicitzeco egun guciez jan du ilhumbeetan, grina hainitzen erdian, atsecabe eta gogoco ilhunduran.