12 Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;
13 Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.
14 Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin.
15 Gaitz guciz urricalcecoa! Nola ethorri, hala itzulico da. Cer baliatuco da beraz haicearençat nekaturic?
16 Bere bicitzeco egun guciez jan du ilhumbeetan, grina hainitzen erdian, atsecabe eta gogoco ilhunduran.
17 Hargatic hau on iduritu çait niri, norc jan eta dan deçan, eta bozcarioz goça dadien bere lan, iguzquiaren azpian berac jasan duenaz, Jaincoac eman diozcan bere bicico egun lerroan; eta hori dela haren çathia.
18 Eta guiçon guciençat, ceinei Jaincoac eman baitiozcate aberastasunac eta ontasunac, eta hequietaric jateco ahala, beren çathiaz goçatzecoa, eta beren lanetic bozcario atheratzecoa; hori Jaincoaren dohain bat da.