3 Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu.
4 Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea.
5 Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac.
6 Amets hainitz den toquian bada asco hutsalqueria eta solas elemenia bat: çu ordean içan çaiteci Jaincoaren beldur.
7 Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;
8 Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.
9 Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.