8 Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.
9 Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.
10 Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic?
11 Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten.
12 Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;
13 Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.
14 Buluz ilki den beçala bere amaren sabeletic, buluz itzulico da, eta bere lanetic deusere ez du eramanen berequin.