4 Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhumbeetara dihoa, eta ahanzpenac histuco du haren icena.
5 Iguzquia ez du ikusi, eta ez du eçagutu onguitic gaizquira nolaco artea den.
6 Eta bici içan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez goçatu ez balitz, ez othe doaci lasterrez oro leku berera?
7 Ahoarençat da guiçonaren lan gucia, bainan ez da betheco haren arima.
8 Çuhurrac cer du çoroac baino guehiago? eta cer du beharrac, ecenetz badohala bicia den toquira?
9 Nahi duçunaren ikustea hobe duçu, ez daquiçunaren lehia harcea baino: bainan hori ere hutsalqueria bat da eta gogo sendotasun bat.
10 Içan beharra dena, jadanic bere icenaz deithua da: jaquina da guiçon bat dela, eta hazcarragoarequin juiamendutan ecin iharduc deçaqueela.