1 Cer premia da guiçonarençat bere baino goragoco gauçac bilha detzan, ez daquienean cer duen on bere bician, bere arrozgoaco egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den demboran? Edo norc eçagutaraz dioçoque, haren ondotic cer guerthatuco den iguzquiaren azpian?
2 Hobe da omen ona gançugailu baliosac baino, eta hilceco eguna sorceco eguna baino.
3 Deithorea den etchera hobe du goatea, ecenetz barazcaria den etchera: alabainan, hartan ohartarazten da guiçon gucien akabançaz, eta bici denac gogoetac eguiten ditu guerthatzecoa denaz.
4 Irria baino hobe da hasarrea, ceren hobendun jarcen denaren arima cridançatzen baita beguitharteco ilhunduraz.