11 Ez erran: Çure ustez, cergatic ciren lehengo demborac hobeac oraicoac diren baino? çoroa da ecen horrelaco galdea.
12 Çuhurcia aberastasunequin baliosago da eta iguzquia ikusten dutenei probetchagarriago;
13 Ecen nola maldatzen baitu çuhurciac, hala maldatzen du diruac ere: bainan hau guehiago dute jaquintasunac eta çuhurciac, bicia ematen baitiote hequien jabe direnei.
14 Beguia emoçute Jaincoaren eguincei; ikusaçu nihorc ez deçaqueela cridança harec arbuiatu duena.
15 Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic.
16 Hau ere ikusi içan dut ene hutsalqueriaco egunetan: prestua galcen da bere prestutasunean, eta gaixtaguina lucez bicitzen bere gaixtaquerian.
17 Ez içan prestuegui, ez-eta premia den baino çuhurrago, gaiçoqueriara eror çaitecen beldurrez.