15 Onez goça çaite egun onean, eta berautzu egun gaixtoari; alabainan hura beçala hau ere Jaincoac eguin du, guiçonac ez deçan içan haren contra arrangurabide çucenic.
16 Hau ere ikusi içan dut ene hutsalqueriaco egunetan: prestua galcen da bere prestutasunean, eta gaixtaguina lucez bicitzen bere gaixtaquerian.
17 Ez içan prestuegui, ez-eta premia den baino çuhurrago, gaiçoqueriara eror çaitecen beldurrez.
18 Ez erabil tzarqueria hainitz, eta berautzu çoro içatetic, beldurrez-eta hil çaitecen çurea ez den orduan.
19 Ongui da prestuari hel çaquizquion; bainan bercearen ganic ere ez guibela çure escua; ceren Jaincoaren beldur denac deus ez baitu arthagabe uzten.
20 Çuhurciac çuhurra hazcarragotzen du hirico hamar aitzindari baino;
21 Lurrean alabainan ez da guiçon presturic, ceinac onguia eguiten baitu eta bekaturic ez baitu eguiten.